XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

pensamentuz edo egitez bere buruarekiñ loikeriyak illian sei-bat bider egiten, dituanak, loikerizko oitura dauka.

Oni begira: besterekiñ loikeriya urte osuan illero egiñ duanak, oitura charra beregan badauka jakintsuak diyotenez.

Oiturako pekatuaren kaltekeriya

Pekatu egiñ danian, kontzientziyak pekatuaren garrazkeriya adierazi du, pekatariyaren barrena imurtziyaz; oiturako pekatua egiten duanari ordia kontzientziya mututzen zayo; ta onen trabik-gabe, pekatu batek bestia dakar.

Gregorio Santuak diyonez Zenbat pekatu datozen emendik; ura esaten dan beziñ errez pekatuak egiten dira-ta!.

Oiturako pekatuak ezagumeneko argitasuna itzaliyaz, anima uzten du illundi egiña; onengatik, pekatariyari iruditzen zayo, pekatuak pekatu ez dirala, ta inpernuko atian dagola esaten bazayo ere, ez da batere plametitzen! Gogorkeri ta ichumen negargarriya!.

Bitartian oitura charrak zañak luzetu ditu ta zubaitz zartuaren antzera, zañ indartuak daukazki.

Zañetik ateratzia zalla izan arren, Jaunaren laguntzez eta konpesiyo onez oitura charra animatik atera diteke ¡obia litzake alasse aterako balitz! Zenbaitek ordia asmogabeko konpesiyoz zañak oraindik geyago indartzen dizkiyo; konpesatuta, urrengo konpesiyorako pekatu berak dakazki, zazpi urte zituala egindako pekatuak irurogei dituanian dakazki, oiturako pekatuak berak aña urte ditu iya; ¡au bai dala negargarriya!.

Barrengo pozoyak sendagayez korputzetik botatzen dituzu, barrengo gaitzak, edo zañetik ebakita, edo sendagayez korputzetik ateratzen sayatzen zera, ta oitura charra animatik ateratzeko, ¿zer egiñ dezu? oitura charra kendu biarrian, grina charra azitzen zer zabiltza?.

Oiturako pekatua berritu dezunian ¿zer egiñ dezun badakizu? Len konpesatu ziñanian pekatuak barkatzez batera, grazi santutzallia bere doai ubariyakiñ Jaungoikuak eman zizun;.